domingo, 7 de mayo de 2017

16 URTE

Gaur, martxoan, 2 hilabete falta zaizkit 16 urte betetzeko. Azken urte hau oso azkar pasatu da eta ez naiz ezta konturatu zenbat aldatu den nire bizitza. Baina desberdintasun handia dago 15 urtetatik 16 urteetara?
                 
Txikitatik beti amets egin dut 16 urte izatearekin eta gaur galdetu diet nire familiari zer izan ziren 16 urte izatea haientzat. Nire amak barre asko egin zuen eta primeran pasatu zuen, berriz, nire aita ilusioz beteta zegoen, bizitza berri bat hasi zuelako bere herritik kanpo.
                      
Konturatu naiz 16 urteak oso garrantzitsuak direla bizitzarako, zure etorkizunerako erabaki asko egin behar dituzu eta bizitza heldutasun handiagoarekin ikusten da. Orain espero dut gauza asko 16 urtetatik, irakaspen oso baliagarriak espero ditut, esperientzia berriak eta zoragarriak espero ditut.

Zuri Leire, testu hau zuretzako da, Leire bat askoz helduagoa, etorkizunerako Leirerentzat gogoratzeko nolakoa nintzen. Gaur egun 15 urteko neska bat zara ilusioz, ametsez eta itxaropenez beteta eta espero dut denborarekin nire ilusioa asko ez aldatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario